Monitoretzako ikastaroek aurrera darraite



Mugimendu ederra egoten da Almenen batxiko eremuetan zenbait ostiral eta larunbatetan. Gazte koadrila ederra aritzen da kasuan kasuko adituek gidatuta, begiralea izatearen inguruko lanketak eta hausnarketak egiten. Almeneko ikasleez gain Gaztelupekoak ere etortzen dira gure gunera. (Beste talde oso batek Arrasateko Gaztelupen jarduten du modu berdintsuan).
Hezkidetzaz, emozioen kudeaketaz, udalekuen antolakuntzaz, ekimenaz, euskalduntasunaz, konfiantza giroaz, erantzunkizunaz...horietaz guztietaz jarduten dute umore onean eta dinamika  biziak martxan jarriz. Batxi 1ekoak alde batetik eta batxi 2koak bestetik. Hemen irudiak.

Iruzkinak