Martxoaren 8aren harira


Martxoaren 8a egun inportantea izan da beti Almenen, baina azken urte hauetan indar haundia hartu duen eguna da. Emakumeen berdintasunerako eskubidearen gaia oso gertutik eta oso barrutik bizi dute hainbatek gure gunean eta aurten sentimendu hori nabaria izan da.
Aste honetan eztabaida giroa gailendu da gainera batxilergoko eremuetan; erreibindikazio egunen nolakotasunaren, funtzioaren eta zentzuaren inguruko eztabaida egon da pil-pilean. Iritzi ezberdin eta kontrajarriak agertu dira eta foro eta elkarrizketa ezberdinak sortu dira gunean gai horren inguruan.
Ikasle ordezkariek, kritikotasunez jokatu behar izan dute ostiralerako zeuden protesta deialdi ezberdinak aztertzeko, kontrastatzeko, hauen egokitasuna baloratzeko eta horren arabera erabakiak hartzeko: ikasleen ordezkaritza sistema demokratikoaren mekanismoak martxan jarri dira bete-betean.
Momentu beroak eta gogorrak ere egon dira, horrelako prozesuak ez baitira errazak izaten. Egunek aurrera egin ahala, prozesu honen aberastasunaz jabetzea eta asko ikasi izanarekin geratzea da orain falta dena. Ondo egindakoak eskertzea eta kaxkar egindakoak elkarri barkatzea.
Guztiarekin, ikasle-ordezkariek ostiralerako ekintza txiki baina goxoa antolatu dute.Batxiko ikasleak ezezik, DBH3 eta 4 koa ikasleak ere etorri dira ekintzara. LHn ere hartu dituzte tarteak egunari bere garrantzia emateko. Eskulanetan eta kantu eta dantza giroan ibili dira hainbat momentutan. Martxoaren 6an, igandeko Martxoaren 8ko egun haundiaren lagin txiki bat dastatu ahal izan dugu. Hemen irudiak eta hemen bideoa.

Iruzkinak