LHkoak Almeneko espazioen garbiketa egiten



Agenda 21eko batzordeak sustaturik, otsailaren 28an Almen guneko Lehen Hezkuntzako ikasleek Almeneko kanpo espazio osoa garbitzeko auzolana burutu zuten. Ziklo bakoitzari eremu bat garbitzea egokitu zitzaion eta batutako zaborra futbol zelaiaren erdian pilatu zuten jasotakoaren benetako dimentsioa ikus zedin. Ikasleak gogotsu ibili ziren eta ustez bistan ez dagoen zaborra zenbaterainokoa den ikusteko aukera paregabea izan zuten. Aurten Agenda 21eko batzordeak " plastikorik gabe bizi" lelopean hainbat kontzientziazio ekintza antolatu ditu ikasleen artean plastikoaren erabilera murrizteko asmoarekin. Hemen eguneko irudiak.

Iruzkinak