Arizmendin eskola-jarduera presentziala etenda aldi baterako

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du. Etenaldia bihar, martxoaren 13an, indarrean egongo da 15 eguneko iraupenarekin.
Nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu behar da taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. Era berean, osasun-agintarien gomendioak betetzeko eskatzen dizugu, hartutako neurriek birusa kontrolatzen lagunduko dutelakoan.
Zuzendaritza taldea 15 egun hauetako jarduna antolatzen eta planifikatzen ari da: 
-bai ikasleek, adinaren arabera, egin beharko dituzten ikaskuntza jarduerak zehazteko eta  errazteko,
-bai profesionalek familiak atenditzeko eskainiko dituzten denborak ordenatzeko,
-baita profesionalen arteko eta zuzendaritza mailako lanak antolatzeko.
Honen guztiaren berri ematen jarraituko du Arizmendi ikastolak hurrengo egunetan. 

Iruzkinak