Almeneko hainbat kide Bartzelonako Nazioarteko Hezkuntza Sinposioan


Aste honetan Almeneko irakasle taldeko hainbat kide egon dira Bartzelonan, ikastolako beste hainbat kiderekin batera. Bertan antolatu duten Nazioarteko IV. Hezkuntza Simposiumean egon dira.  Pedagogian eraldaketa prozesuen gainean izan da Simposiuma. Hainbat herrialdetako jendea elkartu ahal izan dira: Belgika, Argentina, Mexiko,Espainia, uruguay, Portugal, Italia eta, nola ez, Euskal Herriko hainbat ikastolatako ordezkariak izan dira bertan.
Esan dezakegu gure lankideak ikustera eta ikastera joan direla alde batetik baina eskaini eta ekarpena egin ere egin ahal izan dugula simposiumean; izan ere, batxilergoko proiektuen esperientziaren errelatoa egiteko tartea izan baitu Mireia Muruamendiaraz lankideak.
4 egunetan hainbat eskola bisitatzeko aukera izan dute goizetan eta arratsaldetan leku anitzetako praktika onen berri jaso ahal izan dute; atal honetan bina hitzaldi izan dituzte egunero.
Ilunkaretan, hotelera bueltan, jasotako informazioa elkarjarri eta biltzeko bilerak egin dituzte. Bait ikusitakoak gurean izan dezakeen isla aurreikusten saiatzeko ere.
Hemen dauzkazue bisitako irudiak eta laburpen bideoa.

Iruzkinak