Zuhaitz Egunaren harira landaketak Almenen


Pasa den asteburuan ospatu zen Zuhaitz Eguna herrietan. Almenen ere nahi izan genuen gure ekarpena egitea eta, ostiral arratsaldean, LHko ikasleak hara eta hona ibili ziren landaketa lanak egiten. Serio eta fundamentuz jardun ere! Fruitu arbolak izan ziren Almenen gurekin bizitzera ekarritako zuhaitzak; 17 guztira. 6 sagarrondo, Errezil eta Errege sagarrak, hiru okaran Klaudia,hiru gereizondo eta 1. zikloko umeek hainbeste erabiltzen duten eta erabat igatuta dagoen Torrebasoko maldan, bost lizar. Hemendik urte batzuetara bertatik bertara hartu ahal izango ditugu agian, jolastorduan hamarretakoan jateko fruituak! Hemen arratsaldean zehar jasotako irudiak.

Iruzkinak