LH4koak ekintzetan murgilduta urtarrilean


Batzutan egin eta bizitakoen ikuspegi hobea jasotzen da denboraren distantziarekin. Horrelako ariketa egin dute Almeneko LH4koek: Otsailetik begira jarri dira urtarrilean zehar egindakoei eta begira nolako zerrenda atera zaien:

"Urtarrilean LHko 4. mailakook hainbat ekintza burutu ditugu: Patxi Zubizarreta idazlearekin solasaldia izan genuen, Basabeazpikoekin musika saio bateratuaz gozatu genuen, zatikien kontzeptua ulertzeko pizza ederrak prestatu eta jan genituen eta, bukatzeko, gure ikasle baten aitaren eskutik (Oier Amozarrain) Aretxabaletako kiroldegiko igerilekuen barrenak eta funtzionamendua ezagutzeko aukera izan genuen."
Urtarrila benetan aberatsa!

Iruzkinak