Inauteriak bukatzeko, asteartean herrietan

Inauterien inguruan makina bat prestaketa eta antolakuntza lan egin behar izaten da etxeetan eguna  bera iritsi baino lehen.  Kinttoak lehenago eta Txapel Txin eta Urdailardero beranduago motorrak berotzen hasteko seinalea izaten dira. Horri guztiari gehitzen badiogu Inauteria herrietan egun ezberdinetan ospatzen dela, bada, festa honek iraupen luzekoen tankera hartzen du.
Gainera, inauterien marrazki koloretsuari azken pintzelada ez zaio asteburuan ematen, hurrengo asteartean baizik.
Egun horretan ikastolako LHko kideak herrira ateratzen dira beste ikastetxe batzuetako kideekin mozorroen festa ospatzera. Gaur, beraz, pasa den asteartean Almenekoak Atxabaleta eta Eskoitzara joanda ateratako irudiak eta bideoak ekarri dizkizuegu hona. Eta hemen aurkituko duzue gaiaren inguruan Goienan jaso duten bideoa.

Iruzkinak