Inauteriak 2020: Urdailarderorekin hasi eta askoz gehiago


Inuterien bueltan ere martxa handia egoten da Almenen. Etapa bakoitzean bere isla izan du aurten, gainera.
Hasteko, eta ohitura den bezala, Urdailarderoko ziriak, sagarrak eta txorizoak agertu dira Ostegun Gizen egunez. LH1 eta 2koak Eskoriatzara joan dira aurten ere baserritar jantzita kantuan eta eskean egitera. Eguraldia ere lagun izan zutenez, gustora ibili dira denak ere.
DBHkoek LHkoendako antolatutako jolasetan ere ikusi ditugu hainbat mozorro.
Batxilergoko geletan, berriz, elkarri mozorroak uzteko trukatze lanetan aritu dira eta irakasleren bati sorpresa emateko asmoz ere agertu da bateren bat maskara jantzita.
 Bukatzeko, LH5 eta 6koak Basabeazpikoekin batera joan dira Aretxabaletako kaleetan kalejira egitera. Beraiekin joan diren irakasleen esanetan bikain ibili eta gero bueltatu dira denak Almenera eguerdirako. Hemen aipatutako guztien irudiak.
Hurrengo geltokia, datorren astearteko inauterien festa herrietan.

Iruzkinak