Guraso ordezkariendako informazio bilera


Loramendi Euskara Elkartetik Eñaut Zubizarreta etorri zaigu astean zehar Almenera guraso ordezkariei informazio saioa ematera.  Loramendikoek Aretxabaletako gazteen kultura-kontsumoa nolakoa den jakin nahi izan dute eta horretarako ikerketa bat egin dute: zein musika mota entzuten duten, non, bideo jokoak zein eta  nolakoak diren... Jasotako datuen berri eman zien Eñautek gurasoei eta ondorio gisa gurasook, horretan ere, gure umeengan daukagun eraginaren garrantziaz jardun zuen. Guraso taldeko kideek galdera eta komentario ugari egin zituzten eta, orotara, oso saio bizia izan zen. Orain, guraso ordezakariek erabakiko dute mezuaren zabalkundea nola egin beste gurasoen artean.

Iruzkinak