FLL 2020- Euskadiko txapelketa


Pasa den asteburuan Arrasateko MUren instalauntzetan parte hartu ahal izan zuten Almeneko bi taldek Gaztelupeko beste birekin batera, First Lego Leagueren Euskadiko txapelketan. Proiektu zientifikoa aurkeztu behar izan zuten publikoki eta robotaren misioen 4 saiakera egin zituen talde bakoitzak. Urduritasuna nabaria bazen ere, giro onean eta gustura aritu ziren taldeak; elkarri animoak emanaz.
Egunaren bukaeran, gainera, etxera aho-zapore onarekin bueltatu ahal izan ziren denak, Gaztelupeko taldea batek Espainiako finalerako txartela lortu zuela jakin eta gero.
Ziortza Agirreurreta eta Iboen Arejolaleibar irakasleak izan zituzten lagun egun osoan zehar gure ikasleek.
Hemen egunean jasotako irudiak.

Iruzkinak