EYP Gasteizen, EYP geletan


Almeneko batxilergoko 1. mailako 6 ikasle egon dira asteburuan. ostiraletik igandera EYP eztabaidatan parte hartzen. Esti Benitez, Leire Garro, Kattalin Linazisoro, Amaia Rivera, Maren Seiler eta Maddi  Urkia ikasleek Mireia Muruamendiaraz irakaslea izan dute lagun asteburu osoan zehar. Eztabaidak ingelesez izaten dira eta lege proposamenak defendatu behar izaten dituzte edo beste batzuen proposamenei kontrako argudioekin erantzun. Beste 5 ikastetxetako ikasleekin batera aritu dira lanean. Esperientzia berezia eta ona ikasleen hitzetan. Hemen parte hartzaileei  egindako elkarrizketan jaso ditugun inpresioak eta hemen argazkiak.
Blogean berria jasotzen ari garen honetan, ez dakigu hurrengo fasera igarotzea lortu duten ala ez. Hurrengo asteetan emango dizuegu horren berri.

Honi guztiari gehitu behar diogu, EYPren inguruko lanketa geletan ere egiten dela. Izan ere, aste honetan batxilergoko eremuetan dotore jantzita ikusi ditugu ikasleak Almenen bertan antolatutako eztabaidetan parte hartzeko prest. Ekitaldi ofizialean bezala, Almenen  ere epaimahaia egon da eztabaida moderatzen eta egindako proposamen, ekarpen eta argudioak baloratzen. Eta, hara non, epaimahaikideen artean irakasleez gain irakasle ohiak eta batxi 2ko ikasleak ere ikusi ahal izan ditugun. Zehatzago esanda, iazko EYPn parte hartu zuten ikasle berberak, gainera. Hemen saioetan jasotako irudiak.

Iruzkinak