European Youth Parliamentaren saioak Gasteizen


Asteburu honetan Almeneko batxilergoko lehenengo mailako 6 ikasle joango dira Mireia Muruamendiaraz irakaslearen laguntzarekin Gasteizera EYPren Euskadiko saioan parte hartzera. Ostiraletik aurrera, asteburu osoa egingo dute lan horretan: beste ikastetxe batzutako taldekideak ezagutu, gai zehatz batzuen inguruko lege proiektuak eta hauen defensak prestatu, aldeko zein kontrako argudioak garatu... eta hori guztia inglesez!
Astean zehar gaia gurasoekin komentatzeko bilera egin dute.
Fase honetatik hurrengora pasatzea lortuz gero, Apirilean Bartzelonako Estatu mailako saioetara joateko aukera izango lukete gure ikasleek.
Ordurarte, hala ere, ea asteburu honetako lanekin esperientzia bikaina bizitzeko aukera daukaten.

Iruzkinak