DBH3koak Eusko Legebiltzarrean bisitan


Almeneko DBH3koek Eusko Legebiltzarrak Gasteizen duen egoitza bisitatu ahal izan dute aste honetan. Gidari berezia izan dute, gainera. Izan ere Almeneko gurasoa den Maider Otamendi legebiltzarkidea  egon da gure ikasleekin azalpenak ematen.
Are gehiago, Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena den honetan, ETBko kamarak dokumentala grabatzen ari zirela aprobetxatuta, aukera ezin hobea izan zuten DBH3koek grabazioen nondik norakoak ere bertan ikusteko.

Iruzkinak