Efektu optiko bitxia: Anamorfismoa

Pasa den astean Almenera iritsi eta muntaia berezia ikusi ahal izan genuen idazkaritzako sarrera nagusian: Anamorfismo izeneko arte-lan espaziala zegoen bertan eraikita.

Anamorfismoarekin egileek irudikatu nahi izan dute LH56 eta DBH12ko proiektuan egin nahi den eraldaketaren muina. Izan ere, anamorfismoetan objektu edo tresna sorta bat ageri da, ustez, sakabanaketa kaotikoan. Objektuok berez badute beraien izaera eta funtzio propioa banan-banan hartuta. Denen artean eratzen duten multzo horri leku konkretu batetik begiratuta, ordea,  osotasunaren ikuspegia jasotzera pasatzen gara; bestela jasotzen ez den osotasunarena, gainera.

Zein osotasun eraiki nahi izan ote zuten jakiteko, hurrengo bideoa ikusi beharko duzue!
Hona hemen bideoa.
Eta hemen, berriz, muntaia egitean jasotako irudiak.

Iruzkinak