7 ikastolatako zenbait kide Almenen astebetez

Aste honetan joan etorri giro handia somatu da Almenen. Jende ezezaguna IDZn, ohikoa baino kotxe gehiago aparkalekuan... 
Izan ere ikastaro bat egin da bertan; 7 ikastolatako 35 kide etorri zaizkigu Almenera PROIen inguruko sakontze ikastaroa egitera. 
Gure ikastola ezezik gehiago ere ari baitira eraldaketa pedagogikoaren bidean urratsak ematen eta bide horretan disziplinarteko PROIak ezinbesteko tresna baitira: edukiak modu integratuan garatzen joateko, testuinguru erreal batean kokatuta eta eraldaketa soziala helburu gisa hartuta.  Saioak gidatzen gure ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren arduradunen taldeko Mireia Muruamendiaraz eta Agurtzane Mugika aritu dira. Lehenengoa, gainera, Almeneko irakasle eta batxilergoko kudeatzailea ere badugu. 
Ikasle gisa, berriz, Arizmendi, Axular Lizeoa, Jakintza Ikastola, Laskorain Ikastola, Orioko Herri Ikastola, San Fermin Ikastola eta Uzturpe Ikastolako kideak egon dira.

Iruzkinak