Urte zaharretik, urte berrira bidean, Gabonek eman dutena




Urte berri on denoi! 2020a martxan dago eta Almenen makinak martxan jarri ditugu berriz ere. Gabon egunen oroigarri gisa edo, oporretan emandako bi kontu ekartzen dizkizuegu gaurkoan:

Alde batetik XV. Gabonetako Futbol Txapelketa jokatu baitzen Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian Abenduaren 28 eta 29an. Bertan ikusi ahal izan genituen Arizmendi Kirol Elkarteko kideak lanean gogor. Izan tabernan, taldeak antolatzen, partiduak arbitratzen edo paella erraldoiak prestatzen. Beste behin ere eskerrak emateko moduan gaude Arizmendiko kideak, gure lagunek umoretsu eta giro onean egindako lan bikainagatik. Nesken kirola baita horrelakoekin sustatzen den balioetako bat, beste askoren artean.

Beste alde batetik, Udakoek Zaporeak talderako egindako janari bilketa kanpaina ere bukatu da eta gabon egunak aprobetxatu dituzte kaxak antolatu eta bildutakoa dagokion tokira helarazteko. Orotara jasotako elikagai kopuruen irudiak bildu ahal izan ditugu, eta horiek ere hona ekarri dizkizuegu; gogoratzekoa baita Almenen ere gure aletxoa jarri dugula kutxa erraldoi horiek betetzeko ekarpenak egiten. Hemen irudi guztiak bilduta.
 

Iruzkinak