Bizikleta, Zanbulu eta Itsaso bat eta hainbat mundu proiektuak bukatu dira

Gabon ostean hasi ziren eta bi aste térdi pasatu eta gero, atzo eta gaur aritu dira ikasleak topera azken entregak, ahozko aurkezpenak eta hausnarketak egiten: Proiektuen azken produktuak prestatzen, alegia. Azterketaren bat ere egin behar izan dute tartean.
Bizikletakoek, teknologia esparrukoek, bisitarekin hasi zuten proiektua eta hala bukatu dute: patenteen inguruko hitzaldia entzun ahal izan dute eta Karitasera ere joan dira hango bizikletak konpontzeko tailerrekoekin ikasitakoak trukatzera. Azalpen bideoak eta 3Dn inprimatutako prototipoak ere aurkeztu dituzte.

Zanbulukoek, berriz, zientifikoek, haien kremak aurkeztu dituzte, eta DBH4koei azalaren zaintzarako aholakuak ematen aritu dira.

Itsaso bat eta hainbat mundu proiketukoek, giza-gizarte ibilbidekoek, interbentzio artistikoak egin dituzte, haietako batzuk herrian, eta horien argazkiak iruzkinduz eta Afrikako mapan jasotako askotariko informazioak aurkezten bukatu dute goiza. Aurreko egunean, gainera, Oñatiko Harrera Etxea bisitatu ahal izan zuten eta oso hunkituta ikusi ahal izan genituen Afrikarren ibilbideak nolakoak diren bertatik bertara ezagutu eta gero.

Orain irakasleen txanda da, lanak errebisatu, lanen indargune eta ahulguneak zehaztu... Helburua, hurrengo proiektuak datozenerako are lan ohitura eta enfoke egokiagoak garatzen joatea!
Bitartean, hemen uzten dizkizuegu azken egunetako irudiak.


Iruzkinak