Batxilergoa disziplinarteko proiektuetan

Oporren bueltan, berehala jarri gara martxan proiektuetan. Oraingoan disziplinarteko proiektuen txanda da. Ikasle bakoitzak aukeratu duen espezialitatearekin zerikusia duten gaiak aktibatzen ditugu proiektu hauetan. Zientifikokoak Zanbulun laborategian egongo dira kremak sortzen, teknologikokoek bizikletak desmotatu, pintatu berriz ere montatu, osagaiak 3Dn diseinatu eta inprimatu jardungo dute; giza-gizartekoek, Afrikako errealitate anitza aztertuko dute makroekonomia, kontu finantzieroak, aspektu historikoak eta geopolitikoak uztartuta.
Egun dinamikoak izaten dira. Hitzaldiak, bisitak, ahozko aurkezpenak, hausnarketa testuak, bideoen edizioa...denetarik ikusiko dugu batxiko eremuetan.
Hemen dauzkauze jaso ditugun irudiak.

Iruzkinak