2020ko First Lego League bueltan da!!



FLLkoak martxan jarri dira aurten ere. Urtero bezala DBH4ko ikasleek lego materialen inguruan garatzen den proiektu zientifiko eta teknologikoan hartuko dute parte. First Lego League izenarekin ezagutzen duguna, hain zuzen ere.
Erroboten eraikuntza, programazioa eta proiektu zientifikoak garatzeari, taldean lan egitea ere gehitzen zaio jarduera honetan. Neska zein mutil denak aritzen dira haien onena ematen elkarrekin. Aurten Almeneko Ibone Arejolaleibar eta Ziortza Agirreurreta irakasleak izan dituzte bidean lagun.

Urtero gai zehatz baten inguruko ikerketa eta diseinu zientifikoa egin behar izaten dute:  2020koa City Shaper izenarekin garatu beharko dute eta hirien diseinuaren inguruan izango da.

Ostiral honetan jokatu dute Almenekoek barne txapelketa. Bertan lau taldek hartu dute parte eta hortik bi sailkatu dira Euskadiko FLL kanporaketan jarduteko. Aurtengo berritasuna da kanporaketa Arrasaten jokatuko dela MUko Arrasateko egoitzan.
Zorte on, neska-mutilak FLLren ibilbidean eta, batez ere, asko ikasi eta gehiago gozatu.
Hemen jaso ditugun argazkiak.

Iruzkinak