Lan boluntarioaren gainean batxi 1en: Ireki begiak

Aste honetan Gizalde erakundeko kide bat etorri zaigu Almeneko batxi 1eko ikasleei boluntario gisa lan egitearen alderdiez azalpenak ematera. Izan ere, datorren urtarrilean oporretatik bueltan gatozenean batxi 1ekoak proiektuetan murgilduko dira beste behin, eta proiektu horiek gizartean eragina izatea bilatzen dugunez, saiakera egingo dugu egindako lanak boluntario gisa egin ditzakegun ekarpenekin lotzeko. Hori guztia, hala ere, datorren urtean izango denez, oraingoz hitzaldian jasotakoekin geratuko gara, noski!

Iruzkinak