Gabonetako oporretara goaz!!


Gaur egin dugu urte honetako azken ikastola eguna; goiz berezia izan da berri dez ere. Alde batetik bisitak euki ditugu, eta mundura etorri berriei harreratxoa egin ahal izan diegu. Bestalde irakasle eta praktiketako lankide batzuk ere agurtu behar izan ditugu, penaz; haien lan eta egonaldiak bukatu eta gero beraien bideei heldu diete.
Geletan, klase batzuk normal-normal egin ahal izan dira goiz hasieran. Hori bai, giroa nahasi xamarra zela nabaritzen zen. Opor usaina izango ote zen? Seguru baietz!

Goizak aurrera egin ahala, hala ere, ikusi ditugu LHkoak aretoa betetzen eta gabon abestiekin kantuan. Hara non, DBH1eko ikasleak ere animatu dira momentu baten oholtzara igotzera "Lau teilatu" famatua abestera LHko ikasleekin.

DBHko zenbait geletan, gainera, mahai jolasak egin dituzte.

Goaiz bukatzeko, batxilergona ZUT aldizkari digitalaren aurkezpena entzun eta gero kontzertua euki dugu. Etxeko giroan; "unplugged" eta "a capella" jardun dute batxi1eko eta batxi 2ko ikasle talde batek. Hemendik ESKERRIK ASKO haundi bat eman nahi diegu artista laukote honi jotzeko eta abesteko prestuasuna erakusteagatik. Ederra izan da sortu den momentua. Urtarrilerarte elkar agurtzeko modu bikaina.
Hemen ekartzen dizuegu gaur goizean sortu dugun bideoa egunaren erakusgarri eta aretoan LHkoekin jasotako momentua..
Datorren urtean berriz ekingo diogu Almen guneko makinak martxan jartzeari. Bitartean hartu deskantsua eta gozatu opor giroaren lasaitasuna!!

Iruzkinak