Aldaketa klimatikoaren kontrako ekintza


Pasa den ostiralean batxiko ikasleak mobilizatuta ikusi ahal izan genituen. Gaia aldaketa klimatikoa izan zen. Protesta eguna deituta zegoen eta ekimen propioz lanketa prestatu eta taldeetan jarrita aurkeztu ta eztabaidatu egin zuten. Lurdes Kintanilla irakaslea ibili zen ikasleekin batera prestaketa lanetan.
Helburu handietara iristeko xumeetatik hasi behar denez, indar berezia jarri zuten norberak sortzen duen zaborra zakarrontzietan behar den lekuan botatzeko gaian. Eskularruak jantzi eta Almeneko zakarrontzietako zaborrak ondo sailkatzen eta inguruetako zaborrak jasotzen ere aritu ziren ikasle eta irakasleak.
Hemen goiz hartako irudiekin egin dugun bideoa.
Zorionak eta eskerrikasko, benetan, ekintza antolatzeko ideia izan duzuen ikasle guztiei!

Iruzkinak