Abenduak 3: Euskararen eguna 2019

Aurten ere iritsi da Euskararen Eguna eta aurten ere ospatu dugu. Egun garrantzitsua, benetan, Arizmendiko partaideondako.

Ekintzaz josita egon da goiza. Lehenengo zatian hainbat hitzladi, lehiaketa, jolas eta tailer jarri dira martxan etapa guztietan. Tripa zorriak lasaitzeko goiz erdian DBH4koek prestatutako txistorra jan dugu eta kanpoko eremuan polka erraldoia dantzatuz bukatu dugu eguna.
Intentsua eta alaia izan da, beste behin.
Egun honen antolakuntzan jardun duten Bazara batzordeko ikasle zein irakasleak eskertzeko aprobetxatu nahiko genuke mezu hau.
Hemen jasotako argazkiak.
Hemen goizeko bideoa
Hemen polka erraldoiaren bideoa.

Iruzkinak