LH5 eta DBH1eko eraldaketaren inguruko bilera: BATU

Aste honetan egon dira Almenen azalpenak ematen datorren urterako LHko3. zikloaren eta DBHko 1. ziklorako aldaketa prozesua gidatuko duten lankideak. Aldaketa prozesua AEA izenarekin ezaguna da. (Aldaketarako Esperientzia Aurreratua). Orainarte egindakoen inguruko informazioa ematera etorri ziren. Jaso dituzten formazioen berri eman ziguten eta LH 5 eta 6 eta DBH1 eta 2 barne hartuko duen BATU egitasmoa aurkeztu ziguten. Hurrengo urratsen artean aste honetan egingo den inportante bat ere aipatu ziguten: Bi ikasturte horietako edukien mapa orokor eta integratua sortuko baita hainbat irakasleren ekarpenekin datozen egunetan.
Talde gidari honetan, Almenetik, Ana Villar, Eider Zumalde, Gadea Errasti eta Ibai Bolinaga ari dira lanean, Gaztelupeko Aitor Ziardegi, zuzendaritza taldeko Jaione Uriarte eta beste lankide batzuekin batera.
Hemen jaso ditugu bilerako irudiak.

Iruzkinak