LH4n gurasoak musikaren lanketan

Aste honetan LH4 eta Lh5eko ikasleek musikarekin lotutako bisita interesgarria izan dute. Maider Herce irakasleak deituta, ikastolako gurasoak diren  Aitor Ziardegi eta Josu Sarasua joan zaizkie ikasleei gelara pianoa eta kitarra hartuta. Abesten aritu dira; altu eta ozen, gainera. Galderak erantzuten ere aritu omen ziren musikaren inguran egindako ikasketak eta instrumentua jotzen ikasteko egin beharreko lanaren inguruan. Eskerrak eman nahi dizkiegu gonbidatuei Almenera etortzeko prestutasuna agertzeagatik!
Hurrengo asteetan ere jarraituko omen dute zenbait bisita jasotzen. Hemen saioan jasotako irudiak. 

Iruzkinak