Lehen sorospenen inguruko saioa LH5en.

Aste honetan gure ikastolako guraso eta lankide den Dabid Berezibar etorri da Lanbide Heziketatik 5.mailara lehen sorospenen inguruko saio bat ematera. Saio bikaina izan da. Birika-bihotz suspertze teknikak (RCP), Heimlich maniobra, hezur bat hautsi edota sorbalda irtetean zer egin, 112ra deitzen dugunean nola jokatu... Inoiz parean larrialdiren bat egokituz gero nola erreakzionatu jakitea ikaragarri garrantzitsua baita. Hemen dauzkazue saioan ateratako irudiak.

Iruzkinak