DBH2 eta 4koen eskaintza paregabeak

Aste honetan irakasle gelan eskaintza erakargarriak jaso ditugu. DBH2 eta DBH4an ikasbidaia egiten dute ikasleek eta dirua lortzeko ekintzak eta salmentak antolatzen dituzte ikasturtean zehar. Hari horretatik, beraz, DBH2koek eztia saltzea pentsatu dute Laura Izuel erlezainaren azalpenak entzun eta gero. Eztiarekin bukatu bezain pronto gazta saltzeari ere ekingo omen diote!

DBH4koek, berriz, beraien produktuen aurkezpen bideo interesgarria aurkeztu digute. Hemen ekarri dizuegu bideoa, zuek ere ikus dezazuen.
Egunotan egiten ari den eguraldia kontuan hartuta, arrakasta handia izan dute eskaintzek, noski.

Iruzkinak