Almenen ikasle eta irakasleez gain ere badaude (IX)


Argazkian dauzkagunak Moiez, Shoaib eta Robeena dira; Almenen bertan bizi den familiaren kide dira eta hauek ere ekarpen oso garrantzitsua egiten dute. Izan ere, inguru naturalean kokatuta egotea baita gure guneak daukan altxorretako bat. Basoa, belardiak, baratza, zuhaixka eremuak, txabolak egiteko eremuak... Txikienek, eta ez hain txikiek ere, ederto gozatzen dituzte horiek guztiak. Goiko lagunak, beraz, hori guztia txukun eta egoki zainduta egon dadin arduratzen dira. Beste behin, beraien lanagatik ESKERRAK emateko moduan gaude, beraz.

Iruzkinak