Agenda 21: Hamarretakoak zerekin bilduta datoz?

Aurten Agenda 21 eko gaia " Plastikoaren arazoa: plastiko barik bizi" da. Gai horren harira Almeneko egoeraren  diagnostikoa egiteari ekin diote LHkoek.
Lehenengo urratsean LHn  hamarretakorako ekartzen duten janaria nola bilduta datorren aztertu dute. 
Horretarako pasa den asteazkenean errekreoa baino lehenago egin zuten behaketa. Bakoitzak ekarritakoa aztertu eta  bilgarrien kontaketak egin zuituzten: zenbat aluminio papera, zenbat plastiko, zenbat tupper... Asteazkeneko errekreoan sortu zen zabor guztiari argazkia ere atera zioten. 
Ondoren LH osokoa bildu eta datuak ateratzeari ekin zioten. 
Hurrengo urrats baten,  ondorioak atera eta zabor hori murrizteko proposamenak egingo omen dituzte. 
Orainarte egindakooaren emaitzak Txoko Berdean (IDZ ondoko kortxoan) jarri dituzte martxan  ikusgai. Emaitzen taula ere hona ekarri dugu, zuek ere ikus ditzazuen:

Iruzkinak