San Migelak 2019


Pasa den asteburuan ospatu ziren Atxabaltan San Migelak. Urtero bezala, ikastolako etapa guztietako kideak presente egon ziren herriko plazako postuan.
LHkoek ikastolan prestatutako hainbat produktu saldu zituzten, tartean, krispetak, hojaldreak eta sagar dultzea; batxilergokoek taberna jarri zuten pintxo eta edariekin eta errifak saltzen ere aritu ziren, bertako produktuez betetako otarra zozketatzeko.
DBH 3-4koek, aldiz, bizkotxoak saltzen eman zuten goiza eta DBH 1-2ko ikasleak eskulan tailerrak dinamizatzen ibili ziren.
Eguraldia ere lagun izan genuenez goiz ederra pasata gustura geratu ginen denok ere.

Bide batez, jakin errifen zozketan 371 zenbakia izan zela irabazlea. Hemen larunbat goizean jasotako irudiak.

Iruzkinak