Mexikoko Unibertsitatekoak gure batxilergoa ezagutzera

 Mondragon-Mexikoko unibertsitatekoak Batxilergoa martxan jartzeko asmotan ari dira, eta horretarako,  berrikuntza eta eraldaketa ereduak martxan dituzten herrialde ezberdinetako ikastetxeak bisitatzen jardun dute. Horretara,  Arizmendi Ikastolako Batxilergoa ezagutzeko asmoz etorri ziren pasa den astean, Alecop kooperatibako kide den Marijo Pagaldairekin batera. 

Gaztelupeko ikasle eta irakasleekin egon ziren, proiektu bidezko lana nola egiten duten ezagutzen eta espazio berrituak ikusten. Beraiekin egon zen Almenetik Mireia Muruamendiaraz, Batxilergoko Berrikuntza arduraduna eta Elena Errasti, Gaztelupeko zuzendaria. Bien artean Arizmendi ikastolako eta, bereziki, Batxilergoko eraldaketaren nondik-norakoak aurkeztu zizkieten.

Iruzkinak