Kulturartekotasun proiektuan murgilduta

Pasa den astean jarri genuen martxan batxi 1en disziplinarteko lehenengo proiektua. Bi aste emango dituzte gaiaren aurpegi guztiak aztertzen. Ostegun honetan, esate baterako, Aretxabaletako Guhaziakgara taldeko Paloma eta Imanen bisita izan dugu eta ikasleak haiekin solasean egon ahal izan dira integrazioa, birsozializazioa, genero kontuak eta erlijio kontuak hizpide izan direlarik. Irudi hauek jaso ditugu gaurko saioetatik.
Tartean, gure herrira bizitzera etorri direnenen testigantza eta bizipenak jasotzen dituen bideo interesgarri hau ere ikusi dute.
Hurrengo egunetan, gaur jasotakoak gelan ikasitakoei gehitu eta proiektu bukaerako produktua prestatzen hasi beharko dira. Helburu eraldatzailea izan beharko dute azken sorkuntzek. Ekarriko ditugu hona! Segi adi!

Iruzkinak