KMK 19 Zarautzen: bukaera ez den bukaera


Pasa den igandean ospatu zen KMK 2019 Zarautzen. Eguraldia tarteka petraldu bazen ere, giro aparta somatzen zen egunpasa joan zirenen edo lanean antolakuntza kontuetan ari zirenen artean. Elkarlanaren indarraz aurrera ateratako egunek hori baitute emaitza gisa: giro eta aldarte onaren eta gogobetetasunaren usaina.

Aurtengoa KMK berezia izan da, gainera. Izan ere, 1977tik hona Gipuzkoako ikastolen festa izan denak, aro bati agur esan nahi izan dio KMK19an eta beste  ikuskera batekin antolatuko da hemendik aurrera. Nolakoa izango den KMK berria? Datorren urtean ikusiko dugu hori. Bitartean, ikus ezazue bideo hau egun hartan jasotako Arizmendi ikastolako hainbat kideren irudiekin. Ez dira ageri bertan egon ziren Arizmenditar guztiak, noski, baina bai kamaraz harrapatu ahal izan genituenak. Ah! Eta, bide batez, zorionak DBH3ko ikasleei, Erronkan bigarren saria lortu baitzuten. Ibai Bolinaga eta Gade Errasti izan zituzten ikasleek ondoan. Pozik bukatu zuten denek ere 500€ko saria irabazita!

Iruzkinak