Irteera geologikoa Sopelara

Aste honetan batxi 1eko geologiako ikasleek irteera egin dute Sopela ingurura Ainhoa Barberan irakaslearekin batera. Atxabiribil eta Barrikako hondartzatan ibili dira zehazki. Itsaertzean agerian geratu diren flysch egiturak ezagutu eta aztertzera joan dira bertara. Hemen jaso ditugun irudietan ere ikus ditzakezue altxor geologikoak omen diren harrizko altxamendu eta tolesdura erraldoiak.
Eguna ondo aprobetxatu omen dute, joaterakoan Soraluzen eta bueltan Fruizen geldialdiak egin baitituzte, beste egitura geologiko interesgarri batzuk ezagutzeko. Euskal Herriaren historia geologikoaren testigantzak bertatik bertara ezagututa bueltatu dira etxera.

Iruzkinak