Ingurumenarekin arduratuta: Plastikoak

Irailak 20ko irteeretan Almen eta Basabeazpin sortu eta jasotako hondakin plastikoak

Ikasturtea hasi zenetik ingurunearen gaia eta konkretuki plastikoen gaia oso presente egon da Almenen.
Hasteko hor dago Kultura Zientifikoko ikasleek gaia gelan landu eta gaia gunean mobilizatu izana.
Iraileko irteeren egunean jarri genuen gure lehen aletxoa: motxiletan eraman beharreko plastiko kopurua murrizteko konsigna markatu zuten batxilergoko ikasleek gune osoan eta, hala ere, Almen osoan eta Basabeazpin, egun hartan erabili genuen plastikoa bildu eta pilatzeko lana ere hartu genuen; egun bakarrean sor dezakegun plastiko kopuruari tamaina jartzeko balio izan digu irudi horrek.
Irailak 27an, gainera, batxilergoko ikasleek greba egin zuten ingurugiroarekiko ardura erakutsi nahian, eta gero, arratsaldean ikusi ahal izan genituen Aretxabaletako protesta ekintzan ikasleetako zenbait.

Gunean antolatuko ditugun jan eta edanetarako berrerabiltzeko edalontziak lortu ditugu (Humanity at music-en antolatzaileak eskertu nahiko genituzke. bide batez, edalontziak eskura jartzeagatik) eta irakasleak martxan jarri dira ikastolan sortzen ditugun produktuen (sagar dultzea, hojaldreak...) ontziratzea aztertu eta alternatibak bilatzeko.
LH zenbait ikasle ere haien kabuz hasi dira zenbait egunetan Almeneko eremuetan dauden plastikoak jasotzen.

Agenda 21ekoek ere bete-betean helduko diote gaiari, " Plastikorik gabe bizi!" lemarekin.
Denon artean, ea ikasturte bukaerarako neurri eta erabakiak hartzea lortzen dugun, gure gunean, orohar, erabilera bakarreko plastiko kontsumoa murrizteko!

Iruzkinak