Klima aldaketaren inguruko greba


Irailak 20tik 27rako astea klima aldaketaren aurkako ekintza-astea izan da mundu mailan.
Horren harira, Kultura Zientifikoa gaiko batxiko ikasleak informazioa biltzen ibili dira. Ikasle ordezkariek ostiralerako greba deialdia ere jaso dute, eta bozkatu eta gero, greba egitea erabaki dute.
Izango dute aukera hiriburuetan antolatutako protesta ekintzatan parte hartzeko, edo bestela Aretxabaletako Plastikoak Buruan taldeak herriko plazan ostiraleko 18:00etan antolatu duen ekintzan parte hartzekoa ere. Ekintza horretan elkartuko dira Almeneko ikasleak eta Basabeazpikoak beste ikastetxe batzutakoekin batera. Bide batez, berri hau aprobetxatu nahi dugu zuek ere, ikasle, irakasle zein guraso bertara joatera gonbidatzeko. Han elkartuko gara!!

Iruzkinak