Klima aldaketaren inguruan jarduteko prest


Hurrengo bi asteetan mundu mailan mugimendu handia egongo da, deialdia egin baitute klima aldaketari aurre egiteko protesta ekintzak antolatzeko.
Gure gunean horrek ere izango du bere isla eta batxilergoko kultura zientifikoko ikasleak martxan jarri dira; gogotsu, gainera.

Lehenengo ekintza, ostiral honetan izango da. Izan ere, irteerak egingo baititugu Almeneko ikasle eta irakasle guztiok inguruko hainbat lekuetara.
Gure motxilatan ahal den plastiko gutxien eramateko deia egin dute ikasleek geletan, eta hala ere, biharko egunez sortuko dugun hondakin plastiko guztia bilduko dugu, argazkia ateratzeko eta egun bakarrean sortuko dugun hondakin mendiari irudia jartzeko. Ekintza honetan Almeneko eta Basabeazpiko ikasleek batera jardungo dugu.


Datorren astean Aretxabaletako Plastikoak Buruan taldeak antolatu dituen ekintzekin ere ba egiteko asmotan dira batxiko gure ikasleak. Poliki-poliki, urratsez urrats joan beharko baitugu gure ohituratan aldaketak egiten.

Iruzkinak