Ikasturte berrian Almen osoa egokitzapenean

Aste honetan hasi zaigu gunea berriz ere ikaslez betetzen. Pasiloetako isiltasuna atzean utzi eta bizi-bizi jarri da Almen osoa. 
Esan genezake, gainera, Almeneko kide guztiok behar izaten dugula denboratxo bat ikasturte berrian gure lekua egiteko eta eroso sentitzeko. Horri egokitzapena deitzen diogu eta aurpegi ezberdinak erakusten ditu etapa eta maila ezberdinetan. 
DBHn, esaterako, antolakuntza berezia egiten dute aste osoan zehar, poliki-poliki ikasturte berrian murgiltzeko. Batxilergoan, berriz, lehenengo mailan, proiektu labur batekin hasten dira gure ikastolaren izaera eta erroak ezagutzeko lanetan. Otalora jauregian izan dira, esaterako, edo ikastolako zuzendaria den Iñaki Etxezarreta etorri zaie azalpenak ematera.
Hasieran esan bezala, martxa bizian; hurrengo irudiak, horren lekuko.

Iruzkinak