LH12koen tailerren emaitzak

Aurten LH1 eta 2koek Maiatzeko arratsaldetan ordutegiak hankaz gora jarri eta tailerrak antolatu dituzte, hainbat gairi lekua emateko.
Tailer naturalista, artistikoa, kinestesikoa, logiko-matematikoa, hizkuntzarekin lotutakoa eta ikerketa eta esperimentuekin lotutakoa: guztira 6 tailer ezberdin izan dira.
Lh1 eta 2koek nahastuta jardun ahal izan dute eta, gainera, hain gai anitzak izanda trebezia ezberdinak praktikan jartzeko aukera izan dute.
 Orain, Almeneko sarreran haien lanen fruituak erakusgai jarri dituzte.
Esperientzia bizia eta polita izan omen da, irakasleen esanetan. Horrelako proposamenak egin eta gero, prozesuak ebaluatu eta hurrengo urteetarako hobekuntzak txertatzeko momentua etortzen da. Bitartean, hemen uzten dizkizuegu jasotako irudiak.

Iruzkinak