DBHk ikasturte bukaera tailer eta proiektutan


Azken urteotan ikasturte bukaerako azken asteetan DBHn ohiko klaseak eten egiten dira eta hainbat tailer eta proiektu jartzen dira martxan. Gai berezi eta interesgarriak lantzeko aukera izaten dute horrela ikasleek. Proiektuetako askok ikastolan bertan edo gizartean eragitea bilatzen dute.

Hala bada, aurten lehen sorospenak nola aplikatu eta ikusmen urritua daukatenen bizitza nolakoa den ezagutu ahal izan dute; Emaus erakundearen funtzionamendua ezagutu ahal izan dute, zaharren egoitzatan eta HHko guneetan aritu dira zaintza lanetan, ikastolako eremuak atontzen aritu dira, janari ohiturak aztertuz sukaldari lanetan ibili dira, Usakora bizikleta irteera egin dute, Eskoriatzako jubilatuei mobila erabiltzen irakatsi diete, 3D irudi birtualak diseinatzen jardun dute eta robotika ere eskura izan dute eta joskintza praktikatu dute berrerabiltzeko arropekin.
Egun intentsoak izaten dira baina argazkietan ikusiko duzuenez askorako ematen dute. Hamaika bizipen, hamaika iruditan!

Iruzkinak