DBH4koen esperientzia berezia

Aste honetan DBH4ko ikasleak Donsotiako Benta Berrin egon dira egun pasa egiten San Juan de Dios-eko pazienteekin batera. Jolasak erabili dituzte elkar ezagutza eta elkarrekintza sustatzeko. Petankan eta futbolean jardun zuten konkretuki.
Horrelako egunen bukaeran partaide guztiak ukituta, hunkituta eta aberasuta bueltatzen dira etxera. Oraingoan ere hala adierazi zuten bai ikasleek eta baita irakasleek ere.  Ekitaldi hau drogomenpekotasunaren prebentziorako programaren baitan kokatzen da eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako udaletxeek, UDAk, Gurutze Gorriak eta San Juan de Diosek sustatzen dute.
Programaren hurrengo geltokia Arespalditzako egonaldia izango da, ekainaren 17 inguruan. Horrako ere hainbat ikaslek eman baitute izena. Ea nola doakien! Hemen irudiak.

Iruzkinak