Batxi2koak USE probatan


Aste honetan egon dira batxi 2ko ikasleak Eibarren USE azterketak egiten. Asteazken, ostegun eta ostiralean izan dira azterketok.
Urduritasuna eta tentsioa izaten dira nagusi azterketen aurretik eta nekea eta poza edo tristura egunaren bukaeran.
Ostiralean, dena bukatu ostean, berriz, mundu berria irekitzen zaie begi aurrean.
Emaitzak Ekainaren 13an jasoko dituzte eta hortik aurrera jakin ahal izango dute ea aukeratu dituzten ikasketei ekiteko moduan egongo ote diren ala ez. Hemen egunotan jasotako irudiak.

Iruzkinak