Baionako Bernat Etxepare institutokoen egonaldia gurean


Aste honetan egin dute egonaldia Baionako Bernat Etxepare institutoko 53 ikaslek Galartzako etxean. Haientzat ikasbidaia izan da eta mendebaldeko euskalkia ezagutzeko aukera. DBH4koen adinekoak izan dira hona etorri direnak;  hemen, beraz, Almeneko eta Gaztelupeko DBH4 eta baita batxiko Bazara batzordeko ikasle eta irakasleen harrera izan dute.
Gaubela eta egun pasa ere egin zuten elkarrekin Arrasatera oinez joanda.
Horrelako aukerak ezin hobeak dira gertukoak diren baina urruneko sentitzen ditugun euskaldun, euskalki ta ohiturak bertatik bertara ezagutzeko.
Seguru hurrengo urteetan ere izango dugula aukera lapurtera edo zuberera entzueko Aretxabaletako Galartzan! Hemen irudiak.

Iruzkinak