Ana Rosa, Arantza, Espe eta Itsasoren agurra


Ostirala 14an ospatu genuen Aretxabaletan gure lau lankideen agur-afaria.
 Ia 70 lagun elkartu ginen mahaien bueltan gure lankideei urteetan egindako lan bikainagatik errespetua eta eskerrona adierazteko.
Jaki eta edari goxoez gain, umore ona bor-bor egon zen afalorduan;  bertsoak, opariak eta malkoren bat ere ikusi ahal izan genituen. .
Somatuko dugu, bai, lau emakume hauen hutsunea hurrengo ikasturtean!  Hemen dauzkazue afarian zehar jaso genituen argazkiak.

Iruzkinak