Almeneko DBHkoak "Trahstag challenge"ean


Aste honetan hasi dira Almeneko DBHkoak ohiko gaikako ordutegiak apurtu eta proiektuetan lanean. Hurrengo egunetan ikasle eta irakasleak talde ezberdineta banatuta hainbat gai interesgarriren bueltan lanean ikusiko ditugu. Honen guztiaren helburua gelatik kanpo egin daitezkeen hainbat ekintza martxan jartzea da, eta gainera, proiektuetako askotan komunitatean eragitea.  Izango duzue horren berri!
Ostegunean eman zioten hasiera dinamika horri Trashtag Challenge-ari helduz. Azken hau mundu mailan martxan dagoen ekimena da, eta gure inguruetako zaborrak biltzea bilatzen du. Almeneko DBHkoek, beraz, goizeko lehenengo bi orduak gaiaren inguruan hausnartzen, informazioa biltzen, eztabaidatzen eta hain ezaguna den Greta Thunbergen irudia ezagutzen eman dituzte eta gero katiuskak eta eskularruak hartuta, taldeetan banatu eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako hainbat eremu garbitzera joan dira. Errekan sartuta ere ibili dira eta hor aurkitu dituzte hain zuzen ere zabor deigarri eta kezkagarrienak. Egunaren bukaeran, nekatuta baina pozik zeuden denak; bai ikasle eta baita irakasleak ere. Hemen dauzkazue leku ezberdinetan jaso dituzten irudiak.

Iruzkinak