Matematikaren aplikazioak Zubietan Errealaren egoitzan

Aste honetan batxilergoko 1 mailako giza zientzietako ikasleak Zubietan egon dira, urte batzutatik hona Errealean sortu duten Datu eta Ebaluaketa Unitatea ezagutzen.
Bertan jaso zituzten Xabier Abascal, Alfonso Azurza eta Aretxabaletarra dugun Bixen Calzonen azalpenak. Propio prestatu zuten hirurek aurkezpena estatistikak eta datuen trataera eta interpretazioak haien lanean daukan garrantzia erakusteko. Horrela, bada, pertzentilak, korrelazio koefizienteak, erregresio zuzenak, batezbestekoa eta beste hainbat parametroren erabilerak izan zituzten hizpide eta adibide esanguratsu eta interesgarri andana ezagututa bueltatu ziren gustura denak ere. Milesker Errealari eta bertako gure 3 lagunei haien arretagatik eta hartutako lanagatik. Irudiak hemen dauzkazue.

Iruzkinak