Korrika gure herrietan ordu txikietan

Opor aurreko egunetako gai izarra izan zen Korrika.
Klila eta klika ibili ginen Arizmendi Ikastolako kideak han eta hemen modu ezberdin askotan parte hartzen.
Irakasle gelan ere agertu zen azken egunean bertso misteriotsu bat, oporrak agurtuz eta korrikan elkar ikusteko deia eginaz. Korrikaren gaiari ekarpen andana egin geniola esan dezakegu lasai asko!
Korrika bera, gure herrietatik pasatu, larunbat gauean pasatu zen, askok jakingo duzuen bezala.  Igandeari urratutako lehenengo ordu txikietan, zehatzago esanda. Hor ere egon zen gure ikastolaren presentzia. Arrasaten ezezik, Aretxabaleta eta Eskoriatzan ere bai. Eta azken bi hauetan Almeneko kide asko ikusi ahal izan ziren parte hartzen. Lekukoa eramaten ere bai. Hemen, jaso ziren irudi eta bideoak.

Iruzkinak