Ikusmen murriztua; sentsibilizazio saioa LHko 3. mailan

Ikusmen murriztuaren inguruan sentsibilizazio saioa izan dugu LHko 3. mailan


Apirilaren 30ean “Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkarteko” Itsaso, Rakel, Amaia eta Feliren bisita izan genuen. “Bostak bat”, zentzumenekin lotutako proiektu barruan,  ikusmen urritasuna duten pertsonengana hurbiltzea eta beraien egunerokotasunean nola moldatzen diren jakin nahi izan genuen. Azalpen bikainak eman zizkiguten, ikasleek galdera interesgarriak luzatu zizkieten eta, bukatzeko, bizipen jolasen bitartez, ikasleak sentsibilizatzea lortu zuten. Goiz ederra pasa genuen!!!

Iruzkinak