Bretoiekin ekartrukea

Orain dela hilabete batzuk Almeneko DBH3ko zenbait ikasle Bretañara joan ziren hango eskola batekin elkartukea egiteko asmotan. Orduan, gure ikasleak bertakoen etxeetan egon ziren egun batzuk pasatzen, frantsesa praktikatzeko aukera izan zuten... Pepe Arregi eta Irati Urbelua irakasleak izan zituzten lagun.
 Oraingoan, Bretoiak gurera etorri dira helburu berdinarekin: Elkar ezagutu, gure inguruko leku eta erakunde eta esperientzia interesgarriak ezagutu... Egun oparo eta aberatsak dira gurean egingo  dituztenak.  Astea hasteko, Almenen harrera goxoa egin genien eta baita bisita eta jolasak antolatu ere.
Kontuan hartzeko moduko datua da aurten 19. aldia dela elkartruke hau egiten dena.
Ea, bada, aste polita pasatzen dute gure artean. Hemen irudi batzuk.

Iruzkinak